Log in
logo

ZIBERMEHATXUEI AURRE EGITEKO DEFENTSA

barra-separadora

Enpresen kontra zuzendutako zibererasoen intentsitate eta sofistikazioa gero eta zehaztasun kirurgikoagoa dauka eta haren helburu nagusia da informazioa lapurtzea eta industriaren ziberespioitza; zibererasoak, gainera, egunez egun handituz doaz. Kostu handia dute, ekonomiaren aldetik ez ezik irudiaren, egonkortasunaren eta zerbitzuaren aldetik ere. Halaber, ondorio larriak dituzte gizartean. Horrek guztiak eragin du erakunde horien zibersegurtasuna mundu osoko gobernuen eta gure gobernuaren erronka nagusienetarikoa izatea. Are gehiago, interes estrategikoa duten enpresen eta erakundeen kontrako zibererasoak egiten direnean; izan ere, horiek giltzarriak dira Espainiako segurtasun nazionalari eta ekonomia osoari begira (defentsa, energia, finantzak, osasuna, IKT, garraioa, arlo kimikoa, eta abar).

Beharrezko lankidetza publiko-pribatua sustatzen laguntzeko, ekimenak bateratzeko eta informazioaren trukea bideratzeko, CCN-CERTek enpresa estrategikoen esku jartzen ditu zibermehatxuei modu aktiboan aurre egiteko zenbait zerbitzu.  Izan ere, indarreko arautegiarekin bat etorriz, Espainiako Gobernuaren CERTek erantzukizuna dauka sistema sailkatuen, administrazioaren sistemen eta sektore estrategikoetako enpresen gaineko zibererasoei dagokienez.

Horrenbestez, CCN-CERTen helburua da ahalik eta laguntzarik handiena eskaintzea Espainiako ondare teknologikoa babesteko eta mehatxu hori apaltzen saiatzeko informazio eta laguntza teknikoaren bitartez; horrela, enpresek aurre egin ahal izango diete arazo larri horri.

Sektore estrategikoren batean dauden enpresak harremanetan jar daitezke CCN-CERTekin, eta lankidetza hitzarmen baten bitartez, beherago zehazten diren zerbitzuen sorta zabala eskura dezakete.

Go back

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para el correcto funcionamiento y visualización del sitio web por parte del usuario, así como la recogida de estadísticas. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información. Modificar configuración