LUCIA (Intzidenteak eta Mehatxuak Koordinatzeko Zerrenda Bateratua) CCN-CERTek garatutako lanabesa da, Segurtasunaren Nazio Eskemaren aplikazio eremuko erakundeetan ziberintzidenteak kudeatu ahal izateko. Haren bitartez, Nazioko Gobernuaren CERTen, erakundeen eta lankidetzan jarduten duten bestelako organizazioen arteko koordinazioa hobetzeko asmoa dago.
LUCIAk intzidentearen arriskugarritasun eta sailkapenari buruzko hizkera komuna eskaintzen du eta haren trazabilitateari eta jarraipenari eusten dio. Sistemak, gainera, ahalbidetzen du zereginak automatizatzea eta jadanik ezarririk dauden bestelako sistemekin integratzea.
LUCIA lanabesaren bitartez, erakundeak hiru ziberintzidente mota kudeatu ahal izango ditu:
- Erakundearen beraren intzidenteak.
- SARA sarearen Berehalako Alerta Sistematik datozenak (SAT-SARA).
- Interneteko Berehalako Alerta Sistematik datozenak (SAT-INET).
Documentación y descargas
- Claves para la gestión de ciberincidentes (infografía)
- Compartir información, crear comunidad: cómo la notificación de incidentes contribuye a mejorar la ciberseguridad nacional (infografía)
- Cómo agilizar la gestión y notificación de ciberincidentes con LUCÍA (infografía)
Sistema LUCIA y actualizaciones | contraseña: LUCIA
Harremanak:
PGP pasahitza Jaitsi
FINGERPRINT 05BF 19A8 3D73 2273 A0E3 5D6F 6B3E DCBF 4038 36FE