Inteligentziaren Nazio Zentroa, CNI

Inteligentziaren Nazio Zentroak honako erantzukizuna duen erakunde publikoa da: Gobernuko Presidenteari eta Nazioaren Gobernuari beharrezko informazioak, azterketak edo proposamenak jakinarazteko erantzukizuna, betiere Espainiako independentziaren, lurralde osotasunaren, nazio interesen, zuzenbide estatuaren egonkortasunaren eta estatu erakundeen kontrako arriskuak, mehatxuak edota erasoak prebenitzea edo saihestea ahalbidetzeko.

2002an sortu zen, Espainian Inteligentzia Zerbitzu espezializatu eta moderno behar zelako, nazio barneko nahiz nazioarteko eszenatokiaren erronka berriei aurre egiteko.

CNIren printzipioa da antolamendu juridikoaren menpe jardutea eta bere jarduera zehatzak aurrera eramatea CNI arautzen duen maiatzaren 6ko 11/2002 Legeak eta Inteligentziaren Nazio Zentroaren aldez aurretiko kontrol judiziala arautzen duen maiatzaren 6ko 2/2002 Lege Organikoak beren-beregi ezartzen dituzten ahalmenen markoan. 

Inteligentziaren Nazio Zentroa zuzentzen duen Estatu Zuzendaria Errege Dekretu bidez izendatzen da, Presidentzia Ministroak proposatuta.   Haren agintaldia bost urtekoa da; hori, hala ere, ez da oztopo Ministro Kontseiluak edozein unetan aldatzeko duen ahalmenari begira.

Ministerio de Defensa
CNI
CCN
CCN-CERT