Log in
logo

ZIBERMEHATXUEI AURRE EGITEKO DEFENTSA

barra-separadora

CCN-CERT Zentro Kriptologiko Nazionalaren Informazioaren Segurtasuneko Gertakariei Erantzuteko Gaitasuna da. Zerbitzu hori 2006an sortu zen CERT Espainiako Gobernu Nazional gisa, eta haren funtzioak Inteligentzia Zentro Nazionala arautzen duen 11/2002 Legean, CCN arautzen duen 421/2004 Errege Dekretuan eta Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuan jasotzen dira.

Arautegi horren arabera, CCN-CERTk erantzukizuna dauka herrialdearentzat interes estrategikoa duten herri administrazioen, enpresen eta erakundeen sistemen eta sistema sailkatuen gaineko zibererasoetan (sistema horiek funtsezkoak baitira nazio segurtasunari eta Espainiako ekonomia osoari dagokienez).

Haren misioa, beraz, Espainiako zibersegurtasuna hobetzeko laguntza eskaintzea da. Horrela, zibererasoei azkar eta eraginkortasunez erantzuten eta zibermehatxuei modu aktiboan aurre egiten lagunduko duen nazioko alerta eta erantzun zentroa izango da; horren barnean Intzidenteei Erantzuteko Gaitasunen edo Zibersegurtasuneko Operazio Zentroen koordinazioa jasotzen da, betiere estatuaren maila publikoari dagokionez.

Hori guztia hala bideratzen da, ziberespazio seguru eta fidagarriagoa lortzeko xedez, sailkatutako informazioa eta informazio sentsiblea babestuz (11/2002 Legearen 4F artikuluak ezartzen duenari jarraiki), Espainiako Ondare Teknologikoa defendatuz, adituak prestatuz, segurtasun politikak eta prozedurak aplikatuz eta helburu horri begirako teknologiarik egokienak erabiliz eta garatuz. 

Argibide gehiago:

Go back

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para el correcto funcionamiento y visualización del sitio web por parte del usuario, así como la recogida de estadísticas. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información. Modificar configuración