Log in
logo

ZIBERMEHATXUEI AURRE EGITEKO DEFENTSA

barra-separadora

Martxoaren 12ko 421/200 Errege Dekretuak Nazio Zentro Kriptologikoari ematen dizkion zereginen artean, honako hau ere badago: produktuei eta sistemei aplikagarri zaizkien Informazio Teknologien Segurtasuna Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Eskema Nazionala.

ITen segurtasunaren egiaztapen funtzionalari dagokionez, Egiaztapen Erakunde hori (OC) irailaren 19ko PRE/2740/2007 Aginduak onetsitako Informazio Teknologien Segurtasuna Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Arautegiaren bitartez egituratu zen; halaber, hori guztia nazio mailan (UNE-EN ISO/IEC 17065 araua) nahiz nazioartean onartua izateko beharrezko betekizunetara egokitutako barne arautegiaren bidez osatu zen, betiere Irizpide Erkideen Ziurtagirien Onarpenaren arabera (CCRA), azken hori IKTen segurtasuna egiaztatzen duen erakundea den aldetik.

Egiaztapen kriptologikoari eta TEMPEST egiaztapenari begira, Egiaztapen Erakundea bere irizpide eta metodologietan oinarritzen da.

Go back

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para el correcto funcionamiento y visualización del sitio web por parte del usuario, así como la recogida de estadísticas. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información. Modificar configuración