Intzidenteen kudeaketa

CCN-CERTek, Nazioko Gobernuaren CERT den aldetik, herrialdearentzat interes estrategikoa duten enpresa eta erakunde publiko guztiekin jarduten du lankidetzan, euren sistemek jasan ditzaketen ziberintzidenteak edo informazioaren segurtasun intzidenteak atzemateko, jakinarazteko, ebaluatzeko, horiei erantzuteko, tratatzeko eta horien inguruan ikasteko. 

Prozesu hori konfidentzialtasun osoarekin eramaten da aurrera bi aldeen partetik; horrela bada, CCN-CERTek laguntza tekniko eta operatiboa eskaintzen du, atzemate, erreakzio, euste eta ezabatze etapetan. Horri prebentzio politika bat gehitu behar zaio; arlo horretan adituen talde batek lan egiten du, teknika, joera, irtenbide eta prozedura egokienak ikertzen, horiei guztiei aurre egin ahal izateko. Teknika horien barnean datuak eta jazoerak biltzeko eta aztertzeko metodologiak sartzen dira, bai eta horien arriskugarritasuna tipifikatzeko prozedurak eta lehentasunak ezartzeko bideak ere.

Halaber, herri administrazioen informazio sistemen ziberintzidenteen informazioa elkartrukatzeko lotune gisa ere jarduten du, bai eta informazioa elkartrukatzeko erakunde egokien koordinatzaile nagusi gisa ere.

Nazioarteko bilgune guztietan beste herrialde batzuetako antzeko erakundeekin Nazioko Gobernuaren CERT gisa parte hartzen duenez gero, horrek oso informazio baliagarria eskaintzen dio, intzidenteen kudeaketa azkarra eta eraginkorra izan dadin.  

Ministerio de Defensa
CNI
CCN
CCN-CERT