SAT SARA

Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioarekin lankidetzan (ministerio hori SARA sarearen arduraduna baita).

Haren helburua da erasoak eta mehatxuak denbora errealean atzematea, betiere SARA sarera konektaturik dauden Herri Administrazioen Erakundeen sareen artean zirkulatzen duen sare trafikoa aztertuz. Sistema osatzeko, bestelako atzemate iturri batzuen azterketa abiarazten da (suebakiak, antibirusak, proxy eta DNS), eta hori guztia sistema zentralean jasotzen da, behar bezala aztertzeko eta zerrendatzeko. Sistemak sekula ez du arreta jartzen trafikoaren edukia aztertzeko zereginean, baldin eta mehatxua atzemateko garrantzitsua ez bada.

Sistemari atxikitako organismoek euren sarearen segurtasun egoerari buruzko informazioa jasotzen dute CCN-CERTen bitartez. Gainera, txostenen atari bat garatzen ari gara, eskariaren arabera segurtasun egoera orokorrari buruzko estatistikak eta dokumentazioa eskaintzeko.  Lanabes horiek erabiliz, erakundeen arduradunek informazio baliotsua izango dute, euren sareetan segurtasuna zaindu ahal izateko.

 

Fig. Arquitectura red SARA

Harremanetarako

Clave PGP

* SARA sarea (Administrazioen aplikazio eta sare sistema) komunikazio azpiegituren eta oinarrizko zerbitzuen multzoa da, Espainiako administrazio publikoen eta Europako erakundeen sareak konektatzen dituena informazioaren elkartrukea eta zerbitzuetarako sarbidea erraztuz.    Haren ezarpena betebehar gisa bete zen, betiere Herritarrek Zerbitzu Publikoetara Modu Elektronikoan Sartzeko 11/2007 Legearen 43. artikuluak eta Administrazio Elektronikoaren Eremuan Operatibotasunaren Nazio Eskema arautzen duen 4/2010 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.  2011ko uztailaren 19ko Ebazpenak Espainiako herri administrazioen komunikazio sareen konexioaren betekizunetarako operatibotasunaren arau teknikoa onesten du, betiere administrazioaren edozein organok edo haren menpeko zuzenbide publikoko edozein erakundek SARA sarera sartzeko bete beharreko baldintzak ezarriz. 

Ministerio de Defensa
CNI
CCN
CCN-CERT